Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2018
Hi gazte! Zergatik ez? 4. DBHko ikasleek egindako motibazio-saioaren emaitzak aurkezten dizkizuegu.  Ikasleen erantzunak  eta esandakoaren harira egindako hausnarketa duzue jarraian 1-     EUSKARA ERABILTZEN DUZUNEAN ZER DELA ETA ERABILTZEN DUZU? -           Batzuentzat eskolan derrigorrezkoa delako egiten dute. Eskola da euskararen erreferente, baina derrigorrarekin erlazionatzen dute.  -           Beste batzuentzat familian (edo koadrilan,  auzoan) egiten dutelako. Beraz, beste erreferente batzuk dituzte . -           Zenbaitek gusturago sentitzen direlako. Emozio positiboek, beraz, laguntzen dute erabileran. -           Banakakoren batek erraztasuna aipatzen du. Bestela ohituragatik (giroa), gustukoa duelako edo oporretan besteek ez ulertzeko.      2-     EUSKARA ERABILTZEN EZ DUZUNEAN ZERGATIK EZ DUZU ERABILTZEN? -           Batzuk erdaldunekin edo ondo ez dakitenekin erabiltzen dute beste hizkuntza. Gurasoak aipatzen dituzte batzuk. Ingurune eleba