2018(e)ko otsailaren 5(a), astelehena

Urtero bezala, otsailaren 3an,  SAN BLAS ferian ikasbidaian joango diren ikasleek kordoiak saltzeko postua jarri zuten nahiz eta eguraldiak ez lagundu.

Santa Ageda eguna, Otsailaren 5ean izanda, aurreko gaban ospatzen da. 

Transkripzioa

Santai Agedai, Ageda,
bixer da Santai Ageda
bihar da Santai Ageda baiña
gaur haren bezpera eguna.

Santa martiri maitia
dago errukiz betia,
berak alkanzatu daiuskula
osasuna ta bakia.

Libertadia eskatzen diou
etxeko printzipalari,
santai Agedaren alabantzak
kantatutzera nua ni.

Grazia diot ipiñi
santa honekin batian,
urte ontxo bat pasau dezala
osasuna ta bakian.

Santa martiri maitia
dago errukiz betia,
santa [honeri] eskatzen diogu
osasuna ta bakia.

Ateburuan aizkora
[bixer] kantarik asko da
emoixu limosnatxo bat eta
[adios] hurrengo atera.

Erantzuten jakonak e badia
kantarixe da motela,
igezko urdaixa badauket baiña
aiba aurtenguan atala.

Hortxe bidian agiri gendun
ez zala hiru arroa
etxian franko ibilli barik
oingoak [ados zirala].

2017(e)ko abenduaren 11(a), astelehena

Pasadan astean "ABADIÑO EZAGUTZEN" III. Leihaketaren sari banaketa ospatu genuen frontoian. Iker Aldecoa, Iker Escamez eta Paule Garate izan ziren zozketatu ziren hiru otzaren irabazleak. Txaber Altubek bertso batekin saioari hasiera eman zion.


                                                  Hemen Iker Aldecoa saria jasotzen

Aurretik, Leire Milikua eta Txaber Altube (biak ikasle ohiak) 4. mailako ikasleekin solasaldia izan zuten, haien bizipenen inguruan.


Aste honetan berriz, abenduaren 15ean hain zuzen ere, 1. eta 2. mailako ikasleek antzerki saio bat ikustera joango dira: "ZUTUBERRAK".




Horrez gain, egun hauetan egutegi oparoa izan dugu DURANGOKO AZOKAn. Aurten ere arrakastatsua izan da, loturan azaltzen den bezala. Datorren urtetik aurrera Azokako Sormen Beka martxan jarriko dute, argizaiola sariaren lekukoa hartuz.


Azken 25 urteetan, Gerediagak eta Azokak euskara eta euskal kulturaren alde lan egin duten pertsonak omendu nahi izan ditu Argizaiola omen sarien bidez. Aurrerantzean, Azoka etorkizunari begira jarriko da, omentzetik ereitera igaroko da, Azokak ere bere hazia landatu nahi duelako.




Ba al dakizue aste honetan HANDIA pelikula ikusteko aukera daukagula? Errota Kultur Etxean izango da abenduaren 15ean.



Izan dugu eta badugu hainbat aukera euskara energiaz hornitzeko, Eli Larrinagak E=mc2 formula erabiliz azaltzen duen modura. 

Denon esku dago euskarari arnasa ematea, bizi dadin.

Has gaitezen!




2017(e)ko urriaren 24(a), asteartea

Urtero bezala, ikasturte honetan Normalkuntza Batzordetik aurrera atera nahi ditugun helburu eta jardueren berri izan ahal duzue hemen.

Eskolako gurasoek laster jasoko duzue eskutitza etxean, eta aukera izango duzue Gurasoen Batzordean parte hartzeko.

Horrez gain, aurten hurrengo 4 urteetarako planifikazioa egiteko unea heldu da; horregatik, ikasturtean zehar ikastetxearen egoerari buruzko diagnosia egin beharko dugu. Diagnostiko horretatik lortzen diren emaitzak ikusirik, ondorioak jaso eta 2018-2022 urteetarako plana zehaztuko da. Lan mardula da, eta eskola-partaide guztien parte hartzea beharrezkoa dugu.

Bestalde, derrigorrezko bigarren hezkuntzaren amaieran ikasleak elebidun osoak izan daitezen zuen iradokizunak jasotzeko prest gara. 
Zer behar ikusten duzue bereziki, helburu hori lortzearren? 
Zer egin ahal dugu ikastetxetik ildo horretan?
Proposamenak izanez gero .... idatzi blogean!

2017(e)ko irailaren 26(a), asteartea

ONGI ETORRIA BLOGERA!

2017-2018 ikasturte honetan euskara normalkuntza batzordetik blog hau jarri dugu martxan eskolako beste estamentuekin komunikazioa erraztu nahian. Bertan hainbat ekintza, berri eta lotura interesgarri jarriko dira eskura eta denon iradokizunak jasotzeko aukera izango dugu. 

Euskera: Zeurea delako, geurea delako, erabili nonahi.



Datorren hilean urteko planaren zertzeladak emango dira.